lunes, septiembre 26, 2022

Efemérides

Pablo Neruda

Efemérides. Fallece en Santiago (Chile) el poeta PABLO...

Luis Cernuda

Efemérides. Nace en Sevilla el 21 de septiembre...

Italo Calvino

Efemérides. 19 septiembre 1985. Fallece en Siena (Italia)...

HILOBIKO ISILTASUNA – EL SILENCIO DE LA TUMBA

FIRMASArin-arinaHILOBIKO ISILTASUNA - EL SILENCIO DE LA TUMBA

HILOBIKO ISILTASUNA

Arnaldur Indridason

Ezer baino lehen beste behin ere azpimarratu behar nuke holako irakurketa ustez bakarrik arinak baina aldi berean ere oso atseginak euskaraz egin ahal izatea aparteko plazerra dela. Bada ere aukera benetan eskertzekoa gure hizkuntzaren neurria edo aintzat hartuta, zeren baitago zenbait letragizon ezagun bezain handiusteko euskararen merkatua edo hiztungoa hain txikia izanda halako liburu ustez arinak idaztea, edo kasu honetan itzultzeak, merezi ez duela aldarrikatzen duena, euskaraz egindako guztia goi mailako ekoizpen artistikoa, edo gutxienez sakon-sakona, izan behar delakoan ezinbestez.

      Nik uste dut baietz, merezi duela, areago, ustezko liburu arinoi ezinbesteko deritzet gure hizkuntzaren ezagumena zein erabilpena gero eta zabalagoak izan daitezen, zeren eta euskarazko irakurlegoaren zati handi-handi bat, gehiena ez esatearren, eskoletan hizkera batua, jasoa, literarioa ikasten ari diren gazteak baitira. Halber, gazteok dira halako irakurketa arinak gogokoen dituztenak hain zuzen, halako irakurketa ustez arinak benetan atseginak begitantzen zaizkielako eta agian ere ezin aproposagoak hizkuntza batua, idatzia edo jasoa, gure garaiotan txukunena dena edonola ere, behar bezala jorratze aldera.

Bestalde, hona iruzkizgai dakardan Arnaldur Indridason islandiar idazlearen HILOBIKO ISILTASUNA (2010) nobela beltza ezta, kontakizunera muinera begira behintzat, inondik ere irakurketa arina, zeharo atsegina baizik. Erraz leitzen da, oso, bai, egia da, dela Julen Gabiria idazleak egindako itzulpen eder eta bikainari esker, dela genero beltzaren ezaugarriek ederto laguntzen dutelako nobelaren neurria holakoa izan dadin.

Izan ere, HILOBIKO ISILTASUNA nobela beltzaren ezaugarrietako bat nik behintzat gogokoen zein ezinbestekoen dudana: liburuan ezinbestez agertu behar den krimenaren nondik norakoek garrantzi gutxien izatea pertsonaien nondik norakoen onerako. Bestela esanda, krimenaren inguruan agertzen zaizkigun pertsonaien artekoa krimenaren ikerketa bera baino garrantzitsuagoak izatea. Arnaldur Indridason islandiar idazlearen liburu honetan, idazle arrakastatsua Europa osoan zehar, saritua hainbat aldiz eta dagoeneko pantaila handira eramandako liburuekin eta guzti, ezin ageriago da krimena aitzakia hutsa dela -genero beltzaren lehentasun edo bertute nagusia ene aburuz duda izpirik gabe- guztiz mamitsuagoa, interesgarriagoa, erabat zirraragarria den beste istorio bat kontatzeko, tratu txarretako istorio benetan gogor edo beltza.

      Alde horretatik, eta liburuaren ezer oinarrizkorik agerian ez uztearren, nabarmen da Indridasonek ardazkaturiko irazkiaren helburu bakarra ez dela ustekabean muino batean egindako indusketa baten erruz agertzen den gorpuaren norena den asmatzea, baizik eta muinoan benetan lurperatua zegoena, ahanzturaren hobian, ezaxolaren osinean agian hobeto esanda, hau da, emakumezko ezezagun baten eta bere seme-alaben istorio ezin latzagoa.

   Eta kontatu ezin hobeto kontatzen digu Arnaldun Indridasonek, agidanean ohiko duenez bestalde, irakurleok liburuan barrena ia oharkabean herrestaka eramateko asmoz irundako korapiloa apur-apurka baina etengabe, gainera idazkera zoli eta txukun baten bidez, desegiten baitu. Merezi du, berriro zinez diot, halako istorio ustez arinak irakurtzea. Merezi du, euskaraz gozatzen laguntzen gaituen guztia bezala. Honez gain, aitortu beharrean nago, gutxitan suertatu bezala, istorioak gustatu ez ezik, zeharo hunkitu ere egin nauela, negarrak-eta botatzear egoteraino.

©Txema Arinas. Berroztin. 2022

EL SILENCIO DE LA TUMBA

Autor: Arnaldur Indridason

        Antes de nada tendría que subrayar que es un verdadero placer poder leer en lengua vasca este tipo de lecturas, aparentemente ligeras, pero al mismo tiempo también muy agradables. Se trata de una oportunidad que hay que agradecer si tenemos en cuenta la medida de las cosas relacionadas con la lengua vasca, pues existe más de un conocido personaje de las letras vascas que opina, desde un punto de vista harto condescendiente, que dado el reducido tamaño que tiene el euskera en el mercado, o lo que es lo mismo, con un porcentaje de lectores en lengua vasca tan limitado, no merece la pena escribir o traducir libros ligeros, dado que según estos hay que procurar, queramos o no, que todo lo que se produzca en euskera sean productos de alto nivel artístico, siquiera ya solo trascendentales.

          Yo creo que sí, que merece la pena, incluso diría más, creo que esos supuestos libros ligeros son imprescindibles para garantizar que el conocimiento y el uso del euskera cada vez se extiendan más,   pues una gran parte de los lectores en euskera, por no decir la inmensa mayoría, son jóvenes que están aprendiendo la lengua vasca unificada, culta, literaria, en el colegio.  Asimismo, son los jóvenes quienes prefieren estas lecturas supuestamente ligeras porque les resultan amenas de verdad y por lo tanto, las más adecuadas para practicar y cultivar el euskera unificado, culto o literario, y en cualquier caso el más adecuado para la vida moderna.

Por otro lado, la novela que vamos a comentar, EL SILENCIO DE LA TUMBA  (2010) del escritor islandés Arnaldur Indridason, no es, al menos si reparamos en el meollo de la historia que se nos cuenta, nada ligera, sino sobre todo amena. Se lee muy fácil, sí, es verdad, lo cual debemos tanto a la preciosa y certera traducción hecha por el escritor Julen Gabiria, como a que las peculiares características del género negro ayudan para que ese sea el tono general de la novela.

En efecto, porque una de las virtudes que más aprecio en EL SILENCIO DE LA TUMBA no es otra que el hecho de que los entresijos del crimen que aparece en el libro quedan en un segundo plano al lado de la importancia que tienen en la novela las vicisitudes personales de los personajes. Dicho de otra manera, en este libro las relaciones entre los personajes son tan importantes, o más, que la resolución del crimen. En este libro del conocido escritor islandés Arnaldur Indridason, un escritor de éxito en toda Europa, premiado en varias ocasiones y cuyas novelas se han llevado a la pantalla grande, es notorio que el crimen no deja de ser una mera excusa -lo que en mi opinión tiene que ser la prioridad, o principal virtud, del género negro- para presentarnos una historia mucho más amplia que la que atañe a la investigación del crimen en exclusiva, una historia mucho más complicada, interesante, y verdaderamente desgarradora, una historia dura y negra relacionada con los malos tratos.

Así pues, y con la intención de no relevar nada del argumento, es patente que la trama por Indridason no tiene como principal objetivo averiguar la identidad de un cuerpo descubierto por casualidad cuando se estaba haciendo una excavación en una colina, sino lo que de verdad estaba enterrado en la colina, en la tumba del olvido, la sima de la indiferencia estaría mejor dicho, y que no es otra cosa que la historia increíblemente dura de una mujer desconocida y sus hijos.

En cualquier caso, hay que convenir que Arnaldun Indridason nos la cuenta a la perfección, ni más ni menos como parece ser habitual en él, pues va deshaciendo poco a poco, pero sin pausa, además con una estilo tan sutil como pulido, el nudo que ha tejido para arrastrar a los lectores a lo largo de las páginas del libro sin que los lectores apenas nos demos cuenta. Merece la pena, insisto una vez más, leer este tipo de historias supuestamente ligeras. Merece la pena como todo lo que nos ayuda a disfrutar en euskera. También tengo que confesar que, como me suele suceder pocas veces, no solo me ha gustado la historia, sino que incluso me ha emocionado fuera de lo común, casi hasta hacerme llorar.

© Txema Arinas. Berroztegieta, 2022. Todos los derechos reservados.

 

Otros contenidos

Un fantasma en la bodega

El crimen del lago

Un fantasma en la bodega

El crimen del lago

Carlos Bassas del Rey

Los detectives perdidos

Corto Maltés – Las Helvéticas

Ver otras etiquetas

Artículos más populares

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies