lunes, septiembre 26, 2022

Efemérides

Pablo Neruda

Efemérides. Fallece en Santiago (Chile) el poeta PABLO...

Luis Cernuda

Efemérides. Nace en Sevilla el 21 de septiembre...

Italo Calvino

Efemérides. 19 septiembre 1985. Fallece en Siena (Italia)...

ALBERTO LADRÓN ARANA ETA KONPROMISUA NOBELA BELTZAREN BIDEZ

FIRMASArin-arinaALBERTO LADRÓN ARANA ETA KONPROMISUA NOBELA BELTZAREN BIDEZ

ALBERTO LADRÓN ARANA ETA KONPROMISUA NOBELA BELTZAREN BIDEZ

Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967) euskal idazlea da. Maisutza eta psikologia ikasia. Fantasiaren eremukoa izan zen bere lehenengo eleberria, Itzalaren baitan (Irun Hiria saria). Geroztik, nobela beltza landu du gehienbat, 2022 urtera arte 13 liburu argitaratuta. Alberto Ladrón Aranaren nobelagintzan aipatzekoak dira bilbe beltza Euskal Herriko hainbat gairekin batera, besteak beste Nafarroako memoria historikoarekin lotutakoak, jorratzen dituen istorioak. Gauzak horrela, Ahaztuen Mendekua (2009) eta Zer barkaturik ez (2011) izenburuak, gaur egungo krimenen inguruko istorioak zein iraganekoak ezin txukunagorik uztartzen dituen bi adibide benetan konprometitu eta dotoreak hizpidera dakartzat.

AHAZTUEN MENDEKUA

Niri ikaragarri gustatu zitzaidan jenero beltzeko nobela hau, jeneroak berak eskeintzen duen ia guzti-guztia dakar-eta. Eta bada, bai, garaia, aukera, noizean behin azalez behintzat eta bakarrik arina ematen duen nobela bat euskeraz goxo-goxo irakurtzea, hau da, euskal literaturaren ohiko handinahikeria barik, non idazle orok zer-nolako hizkuntzalari edota hitzaren urregina den erakutsi bide duen. Nobebak badu trama eragiten duen gertakari bat, honen inguruan apur-apurka harikaltzen dena, honen barruan murgildurik dauden bizpahiru pertsonai, agian oso sakon ez jorratuak edo gainetik bakarrik zertzelada arin batzuez soil-soilik. Halere, eta ezta izango, ez, azken azpimarratu beharrik, tramak ez baitu eskatzen, ezta beharrezkoa, autoreak garatu behar duen istorioari eustearren, jarraitzearren. Esan bezala, zertzeladak nahikoak omen dira. Bestalde, nobela beltz on bat taxutzen duten ezaugarriak, agian adierazi nahi bainoago airean geratzen dena, zenbat eta arinagoak edo adierazgarriagoak, orduan eta hobeto. Tramak etengabe aurrera joan behar baitu, ezin da galdu inguru-minguruetan, beharrezkoak ez diren deskripzioetan edota xehetasunetan. Baliteke trama noizbait kili-kolo ibiltzea, ez aurrera, ez atzera; nik uste dut ezetz honetan, baina, auskalo, irakurle bakoitzak gauza ezberdinak eska diezazkioke liburu bati. Ni oso ase geratu naiz irakurritakoarekin, ez nuen ezer apartekorik espero, euskaraz leitzen goxatu baino, beharbada, eta beltzaz ari garenez, baita tramak limurtuta izatea ere. Hala eta guztiz ere, nobelak badu ere bere mamia, krimen arrun batetik tiraka Nafarroan guda zibilean gertatutako hainbat eta hainbat hilketarekin elkarlotuta dagoen amaiera batera garamatzana, orduko garai benetan beltz, ilun, gordinetara itzultzen gaituena, gaur egungo nafar gizartearen zati handi batek, ezkutatu ez ezik, koska ahala kosta ahazten saiatu edo saiatzen dena; eta areago Nafarroan, bertan gertatutakoa ikaragarri gogorra izan baitzen inon gutxitan bezala, bertan egon ez baitzen inolako guda frenterik edo batailarik, eta bai, ordea, milaka hildako, ia denak alde batekoen eskuetan soil-soilik, ez baitugu ahaztu Nafarroan armadatxo bat zegoenik erdi-ezkutaturik, itzalean, etengabe prestatzen laster etorriko zen sarraskirako: erreketeena. Nobela beltz batean ez da Historia kontatzen, gehien jota bilmearekin lotutako istorioa; horregatik irakurritako kritiken artean Felipe Juaristirena oso gogorra edo, nolabait esatearren, begitandu zitzaidan, batik bat idatzi duelarik: 

Esango nuke polizia-eleberria idaztearen aitzakian gerra zibilean gertatutako pasadizo ilun eta odoltsu bat aireratu nahi duela, hark hartzen baitu nagusigoa testuan eta irakurlearen arreta bereganatzen. Baina hori izanik helburua, edo izan daitekeelarik, hobe zukeen, emaitzei begira, gaia zuzenean eta hortzekin bada ere hartu eta desbideratzeke kontatu.

Jakina, Historia taxuz jorratzeko badaude beste disziplina egokiago batzuk, besteak beste historiagintza, lekukoen oroimena edota nobela arrunta bera. Nobela beltzak, aldiz, historia iturri hutsa eta agian estakuru ezin hobea ere euki dezake, inoiz ez helburu, istorio baten hamaika ikuspuntu edo agertzeko asmoz, helburua betiere hiltzailea harrapatzea dela ahazteke. Beste kritikalari bat, Saioa Ruiz iruinalabak gustuko izan duela aitortzen digu, baina esan ere esaten digu tramaren ingurumena hain gertukoa izanda, puska bat bitxia, arraroa, egin zitzaiola bere egunerotasuneko hainbat eta hainbat leku eta pertsonai isladatuta ikusi izana. Halere, horixe da, berriz eta nire ustez liburuaren beste alde erakargarrietariko bat dela. Bilbea gure inguru ezagun batean kokatu izanak nolabaiteko egiantzekotasun hurbil bat, baita oso gordina ere, gaineratzen dio istorioari. Hala ere, inoiz ezer apartekorik ez, hots, ohituta gauden bidegabekerietaz gain. Dena dela, zerbait baldin badakit hori da ikaragarri gozatu dudala AHAZTUEN MENDEKUA irakurtzen, egileak maisukiro harilkatu duela trama, baita denborapasa eztia dela ere, baina ez inondik inora arina. Ez, ezin da arina izan, bilbearen azalaren azpian zegoen istorio gordinak dexente asaldatu egin bainau ezinbestez.

ZER BARKATURIK EZ 

Mikel Izu oso tipo arrunta da, beti ondoezik dagoen funtzionarioa, hilketekin eta krimenekin inolako zerikusirik ez duen gizajo arrunta. Dibortziatu berria delarik depresioak jota dago, eta nahi gabe bera baino askoz handiagoa den trama batean sarturik ikusten du bere burua, bere anaia alprojaren erruagatik. Bere anaiaren desagertzea hasiko da ikertzen eta konturatuko da istorio horren atzean beste istorio baten misterioa gordeko balu bezala. Gauzak horrela, Espainiako Gerra Zibilaren osteko urteetan Nafarroako mugetan zaindari ibilitakoak, mugaren bestaldeko lurraldeak okupaturik zituzten naziak, iheslari juduak eta beste hainbat gauza korapilatuko dira istorio honetan hari desberdinetan irekitzen den argumentu konplexua sortuz, generoari dagokion moduan.

Ladron Aranak ondo asko adierazten digu nobelan bertan, bere protagonistaren bidez Mankell suediarren liburuak oso gogoko dituela. Hori esanda, ezta harritzekoa egileak berak nobela beltzaren idazte zehatz eta berezi bati gogor eta gogotik eusten diola sumatzea. Eta zeintzuk izan daitezke idazkera horen ezaugarri nagusiak? ZER BARKATURIK EZ nobelari iruzkin egin dioten kritikalari profesionaletariko batek, Javier Rojok, ezin hobeto erakusten dizkigu bere dudak edo erreparoak azaltzerakoan:

Nobelan dena berez eta ezinbestez gertatu behar dela irudikatu behar da, kasualitatearen itxurapean agertzen den idazlearen esku jainkotiarrari leku askorik utzi gabe. Baina nobela honen argumentua abiatzen hasten da protagonistak inolako logikarik ez duen gezur bat esaten diolako poliziari. Edo beste era batez esanda, gezur horrek logika edukiko luke baldin-eta pertsonaiak geroko gertakarien berri izango balu, hau da idazleak beste jakingo balu. 

Gezurrarena nik uste eztabaidagarria daitekeela, noski. Kasualitarearen eragina akats antzematea ordea nobela beltzaren nondik norakoei buruzko oso ikusmolde zurruna begitantzen zait. Bizitza kasualitatez josita dago. Egia esan, ezustea izaten da bizitza nolabait bereizten duena. Zergatik ez liburuetan? Ladron Aranak nik bezainbeste estimatzen dituen Mankellenetan behintzat nabarmen da. Orduan, zer dela eta ez nafar idazlearenean ere? Jakina, oso irakurle zentzuzkoa, arrazoizalea, zehatza, baldin bazara, baliteke batere gustuko ez izatea ezustekoak liburuko bilbea ebaztea, bizitzari orotan eskatzen diozulako liburu honek apika ematen ez dizun logika bat. Nik ordea ustekabeak biziro maite ditut Ladron Aranarena bezalako narrazio batean. Areago, gauzak oso zurrunak, zentzunezkoak, zehatzak, formalak, aspergarriak suertatzen zaizkit nahitaez. Izan ere, horretarako baditugu A. Christie edo A. Conan Doyleren liburuak, alde horretatik, hau da, polizia nobela gisara, txukun-txukunak, klasiko peto-petoak.

Gero badago beste kritikalari mota bat betikoari ekiten diona, ea hau bezalako nobelak literatura diren ala ez. Hauek bai aspertzen nautela. Ulertzen dut Ladron Aranarena bezalako liburuek zenbaitzuen gogo edo gusto estilistikoak edo inondik inora ez asetzea; ni neu ere, goi mailako literaturaren bila joan nahi banu, ez nindukete asetuko. Halere, nik behintzat badakit zer den bila ari naizena Alberto Ladron Aranaren liburu bat eskuartean dudalarik: goruetan ederto egindako intriga batez gozatzeko parada emango didan liburu bat, besterik ez. Edo agian bai, intrigaz gain pertsonaien deskribapena zein historiako ingurumariak oso garrantzitsuak izaten dira izugarri ondo taxututa baitaude. Eta bai, hor nonbait, eta nola ez hain istorio luze eta korapilatsu batean, somatzen dira, bai, zenbait hutsune edo ahuldade. Esate baterako, badira ere pertsonai batzuk askotxo taxutzeke. Baina tira, liburua bukatu dudanean esan dezaket nahikotxo gozatu dudala, besteak beste oso euskara txukun edo dotorez idatzitako istorio on bat irakurri dudalako, holakoetan beti suertatzen ez den zerbait. Bestalde, esan behar dut ni bezalako nobela beltzaren zale bat benetan asetzeko Mankell suediarrak bere liburuetan erakutsi ohi dituen abilezia zein sentikortasuna ezinbestekoak direla. Alde horretatik, aitortu behar zaio Alberto Ladron Aranari Mankellen parekoa dela hein handi batean. Horrenbestez, ez da harritzekoa nafar idazlea izatea, ez baldin bada handiena bere arloan, euskaraz irakurtzen duten nobela beltzen zaleen artean duen arrakastatsuena.

© Txema ArinasBerroztin, 2022/02/17

ALBERTO LADRON ARANA Y LA NOVELA NEGRA COMPROMETIDA. 

Alberto Ladrón Arana (Pamplona, 1967) es un escritor en lengua vasca. Estudió Magisterio y Psicología. Su primera novela apareció en 2021, una trama que más que al género negro, podríamos adscribirlo al fantástico, Itzalaren Baitan (En el interior de la sombra), obteniendo el Premio Ciudad de Irún de Novela en la modalidad de euskera. Desde entonces ha escrito sobre todo novela negra, publicando 13 títulos hasta el día de hoy. En las novelas de Alberto Ladrón Arana destacan las historias que abordan tramas negras con temas relacionados con la Historia vasca de fondo, y con especial interés por los relacionados con la memoria histórica de Navarra. Tanto es así, que los libros…. , a mi parecer, son dos de los mejores exponentes de una narrativa que une tramas del presente y del pasado, creo que los siguientes libros Ahaztuen mendekua (2009) (La venganza de los olvidos) y Zer barkaturik ez (2011) (Nada que perdonar) son dos de los mejores exponentes de una narrativa que une tramas del presente con otras del pasado, siendo estas últimas las verdaderamente comprometidas.

Ahaztuen mendekua, 2009, (La venganza de los olvidados). Se trata de una novela que a mí me gustó especialmente cuando la leí, una novela que ofrece todo lo que promete el género negro. Sobre todo, la oportunidad de leer en euskera una novela, la cual podría pasar en apariencia por ligera, es decir, sin la ambición literaria al uso que se le supone a la mayoría de los escritores en euskera, obligados, quién sabe por qué motivo, a demostrar sus capacidades como maestros del lenguaje, casi que hasta como orfebres de la palabra. La novela parte de un suceso que origina una trama alrededor de la cual se van hilvanando poco a poco las vicisitudes de tres personajes que nos aparecen descritos con apenas unas pocas pinceladas. Sin embargo, hará falta más para seguir la historia que el autor pretende desarrollar. Unas ligeras pinceladas y sin embargo tan contundentes como suficientes para configurar una buena novela negra en la que, quizás, es más importante lo que se insinúa, lo que se queda en el aire, que lo que está escrito. De este modo, la trama avanza sin perderse en los contornos, o lo que es lo mismo, en descripciones innecesarias, o en los detalles. A veces puede parecer que el trasfondo histórico entorpece el desarrollo de la trama negra, que esta se queda colgada en esa otra que en principio parecería secundaria. Yo no lo creo, más bien tiene que ver con lo que cada lector quiere pedirle al texto, con sus preferencias. De hecho, yo me he quedado muy satisfecho con lo que he leído, entre otras cosas porque no esperaba otra cosa que no fuera disfrutar leyendo una novela en euskera y, acaso también, puesto que se trata de una novela negra, acabar seducido por la trama. Así y todo, la novela también tiene su miga más allá de lo que atañe a la intriga en exclusiva, pues, tirando de una trama criminal de lo más vulgar acabamos en un final relacionado con los asesinatos que se cometieron en Navarra durante la Guerra Civil, un final que nos lleva de lleno al que es sin duda el periodo más negro de la Historia contemporánea navarra y que, precisamente por ello, todavía hoy en día una parte muy importante de la sociedad navarra se empeña en ocultar, pues lo que ocurrió en Navarra fue especialmente cruel como en pocas partes, sobre todo si tenemos en cuenta que allí nunca hubo un frente de guerra o batalla, y sí, en cambio, miles de muertos, la inmensa mayoría de un único lado y en manos de ese ejército que hasta entonces había estado en la sombra, preparándose a escondidas para la carnicería que no tardaría en llegar: los requetés. Por supuesto, una novela negra no es el medio idóneo para contar la Historia tal cual, como mucho para poner en evidencia ese trozo de la Historia relacionado con la trama. Por eso mismo, y de entre todas las críticas que leí en su momento a La Venganza de los Olvidados, me parece muy interesante la que hizo el escritor y crítico Felipe Juaristi, sobre todo cuando escribe:

Diría que con el pretexto de escribir una novela policiaca pretende destilar una anécdota oscura y sangrienta ocurrida durante la Guerra Civil, que la que adquiere la hegemonía en el texto y en la atención del lector. Pero, siendo ese el objetivo, que lo puede ser, mejor hubiera sido, de cara al resultado, abordar el tema directamente y, aunque sea con los dientes, contarlo sin desviarse.

Por supuesto, para hablar de Historia existen otras disciplinas mucho más adecuadas, ya sean los trabajos historiográficos en sí, las memorias de los testigos o la novela histórica tal cual. La novela negra, en cambio, puede acudir a la Historia en búsqueda de inspiración, puede que solo de ambientación; pero, nunca puede convertir el trasfondo histórico en la verdadera razón de ser de la novela olvidando que esta no es otra que atrapar al asesino de la trama. Otra crítica, la pamplonesa Saioa Ruiz, nos confiesa que le ha gustado la novela; pero, también nos dice, que siéndole tan cercano todo lo que rodea a la trama, también se le ha antojado un poco raro haber visto reflejados tantos lugares y personajes de su cotidianidad en el libro. Sin embargo, eso es precisamente en mi opinión otro de los atractivos de este libro. Haber situado la trama en un contexto que no es muy conocido le otorga una similitud muy cercana, también muy cruda, a lo que se cuenta. Sin embargo, tampoco nada del otro mundo, al menos nada más allá de los despropósitos a los que estamos acostumbrados. Con todos, si hay algo de lo que estoy seguro, es que he disfrutado un montón leyendo La Venganza de los olvidados, que el autor ha hilado la trama con verdadera maestría, y que es un pasatiempo agradable, pero nada ligero. No, no puede serlo porque la historia que hay debajo de la trama me ha conmocionado irreversiblemente. 

En Zer barkaturik ez (2011) (Nada que perdonar), Mikel Izu es un tipo muy corriente, un funcionario siempre indispuesto, un pobre hombre sin atractivo alguno que, por supuesto, nada tiene que ver con asesinatos y crímenes. En plena depresión tras su divorcio se ve envuelto sin buscarlo en una trama que lo supera por culpa de su hermano mayor, el bribón. De ese modo, comenzará a investigar la desaparición de su hermano y se dará cuenta de que detrás de un misterio aparece enseguida otro como si se tratara de una muñeca rusa. Así las cosas, su atropellada investigación lo conducirá a un pasado en el que cobran protagonismo los carabineros que vigilaban la frontera del Bidasoa en los años posteriores a la Guerra Civil cuando los nazis ocupaban los territorios al otro lado y los judíos intentaban cruzarla por todos los medios para ponerse a salvo. Un complejo argumento que, como en el anterior libro de Ladrón Arana, Ahaztuen mendekua (La venganza de los olvidados), partiendo de hechos del presente acabará complicándose con otros del pasado a través de diferentes hilos tal y como suele ser lo habitual en el género.

Ladrón Arana nos deja bien claro por medio de su protagonista que es un admirador de las novelas del sueco Mankell. Siendo así, no es de extrañar que el propio autor de Nada que perdonar guste también de una escritura especialmente detallista y original como la del sueco. ¿Y cuáles pueden ser las características más destacadas de este tipo de escritura? Creo que nos lo puede explicar mejor que bien uno de los críticos profesionales de la literatura en euskera, Javier Rojo, cuando exponen sus dudas y reparos sobre Zer barkaturik ez.

En la novela hay que imaginar que todo tiene que pasar por sí mismo y por fuerza mayor, sin dejar mucho espacio a la mano divina del escritor que aparece bajo la apariencia de la casualidad. Pero, el argumento de esta novela comienza a arrancar porque el protagonista le dice a la policía una mentira que no tiene ninguna lógica. O dicho de otro modo, esa mentira tendría lógica si el personaje supiera los acontecimientos posteriores, es decir, si también lo supiera el escritor.

Creo que lo de la mentira es discutible. Sin embargo, creo que juzgar como un defecto la influencia de la casualidad en la resolución de la trama es un concepto muy rígido, inflexible, de lo que deben ser las claves del género negro. Al fin y al cabo, la vida está llena de casualidades y lo imprevisto suele ser lo que la caracteriza de una u  otra manera. ¿Por qué no en los libros? Eso suele ser muy evidente en los libros de Mankell, tan estimado por Ladrón Arana como por un servidor. Entonces, ¿por qué no también en el del escritor navarro? Por supuesto, puede que no te guste que sea la pura casualidad quien determine la resolución de una trama si eres del tipo de lector muy lógico, racional, puntilloso, quién sabe si porque este libro no te ofrece la lógica que le exiges a la vida en todo. Yo, sin embargo, disfruto de lo lindo con los imprevistos en una narración como la de Ladrón Arana. Incluso diría más, las cosas demasiado racionales, lógicas, detalladas, formales, me suelen resultar aburridas lo quiera o no. De hecho, para ese tipo de novelas ya tenemos las de A. Christie o las de A. Conan Doyle, perfectos por lo que respecta a la lógica de sus tramas policiales, verdaderos clásicos.

Luego hay otro típico de crítico que apunta a lo de siempre, a ver si este tipo de novelas son verdadera literatura o no. Estos sí que me aburren. Comprendo que libros como este no satisfagan los pujos o gustos estilísticos de muchos lectores, a mí mismo no me satisfaría si lo que quisiera encontrar fuera literatura de altos vuelos. Sin embargo, al menos yo ya sé lo que busco cuando tengo un libro de Alberto Ladrón Arana entre las manos: un libro que me ofrecerá la oportunidad de gozar con una trama primorosamente hilada, y poco más. O sí, acaso todavía más, pues las novelas de Ladrón Arana no todo se basa en la intriga, también es muy importante la descripción de unos ambientes y unos personajes con una destreza que no deja de sorprender. Y sí, en alguna parte, y cómo no siendo una historia tan larga e intrincada, se perciben ciertas lagunas y puntos flojos. De hecho, creo que hay algunos personajes secundarios que deberían haber sido mejor perfilados. Pero bueno, una vez leído el libro puedo afirmar que la historia no me ha defraudado lo más mínimo. Por si fuera poco, he podido disfrutar de una lectura en un euskera tan sencilla como exquisita, algo que no suele suceder siempre en este tipo de libros. Por otro lado, tengo que reconocer que para satisfacer de verdad al aficionado a la novela negra que soy yo, resultan imprescindibles tanto la habilidad como la sensibilidad que suele demostrar el sueco Mankell en sus libros. Por eso lado, no me cabe duda de que Alberto Ladrón Arana no desmerece al sueco en gran medida. Por lo tanto, no es de extrañar que el escritor navarro sea, si no el más grande en su campo, desde luego que sí el que más éxito tiene entre los aficionados a la novela negra que leen en euskera.

© Txema Arinas.  Berroztin, 2022/02/17. Todos los derechos reservados.

Otros contenidos

Un fantasma en la bodega

El crimen del lago

Un fantasma en la bodega

El crimen del lago

Carlos Bassas del Rey

Los detectives perdidos

Corto Maltés – Las Helvéticas

Ver otras etiquetas

Artículos más populares

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies